Martiaren 16an, 20:00etan, Garbi Losadaren zuzendaritzapean, Asier Hormazak, Naiara Arnedok, Lierni Fresnedok, Iñake Irastorzak, Klara Mendizabalek, Isidoro Fernandezek, Aitor Beltranek eta Asier Sotak James Joycek sortutako personajeak antzeztuko dabez Igorreko Lasarte Aretoan. Joyceren Dublindarrak narrazinoen egokitzapena Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losadak egin dabe.
Dublindarrak Dublinen kokatzen da 1904ko Errege egunean. Irlandak garai hartan bizi eban paralisi moral eta espirituala dauka berbagai. Kontakizun honetan, Morkan andereñoak urtero antolatzen daben afarira maila ertain-altuko personaje batzuk doaz. Etxe-giro goxoa da eta umorea ona. Baina hilda dagoz, pasinoz biziten jakin ez dabenak, jolasetan galdu diranak eta euren mundua jausi eta erremedio barik atzetik jausi diranak hilda dagozalako.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|