Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko sei film labur ikusteko aukerea egongo da martiaren 15ean, arrastiko 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan. Filmok, Anders, Vidi Ja Ti Nea, Devi, Malik, Oasis eta Nomeolvides dira. Sei film labur, munduko sei lekutako istorioak kontetan dabenak.
Anders Reinout Hellenthalek 2017an zuzendutako, hamazortzi minutu t'erdiko filma da. Alex nerabe problematikoaren istorioa kontetan dau. Nederlanderaz dago euskeraz eta gaztelaniazko azpitituluakaz.
Vidi Ja Ti Nea (Begiratuko zeniokete?) pelikulea Goran Stolevski mazedoniarrak zuzendutako filmak neska marimutil bat dauka protagonistatzat. Jatorrizko bersinoan, euskeraz eta gaztelaniazko azpitituluakaz ikusi ahal izango da.
Hurrengo pelikulea, hindiera, bengalera eta ingelesez dago. Karishma Dev Dub-ek zuzendutako Devi (Jainkosa) da. New Delhin girotutako film labur honek, gaur egun Indian lesbiana izatea eta armairuan bizitearen errealidadea aztertuten dau.
Malik, Nathan Carlik 2018an zuzendutako 15 minutuko produkzino frantziarra da. Frantsesez dago, euskera eta gaztelaniazko azpitituluakaz.
Alejandro Zuno zuzendari mexikarraren Oasis pelikulan, Ofelia, Oasis izeneko gay tabernara doa bere senarraren bila. Gaztelaniaz dago eta ingelesezko azpitituluak ditu.
Amaitzeko, Ferran Navarro-Beltran espainiarraren Nomeolvides film laburrak kanposantuan topo egiten daben Irene eta Luisa 70 urteko andren istorioa kontetan dau gaztelaniaz.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|