Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga, izango dira aurtengo Igorreko San Josetako bertso saioan bertsotan jardungo daben lau bertsolariak. Bertsozaleak, hilaren 19an, arrastiko seiretan daukie zitea Igorreko Kultur Etxean.
Urtero lez, bertsolari handiak eta Arratian askotan izandakoak iragarri dabez antolatzaileak udabarri ateetan izaten dan euskaldeko bertsozaleakazko zita honetarako.
Bertsotan izango da Andoni Egaña zarauztar beteranoa. Egaña, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lau aldiz jarraian irabazi dauan bertsolari bakarra da; 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean, hain zuzen be. Idazle ezaguna be bada eta literaturan eta kazetaritzan esparru desbardinak landu ditu eta Euskaltzain urgazlea da.
Onintza Enbeita (Muxika, 1979) umetatik hasi zan bertsotan eta 2006an heldu zan lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. 2005, 2009, 2013 eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu eban parte. Bertsolaria izateaz gainera, euskera irakaslea, kazetaria eta politikaria be bada. Berrian idazten dau eta Espainiako Diputaduen Kongresuan diputadua izan zan 2012tik 2016ra arte.
Nerea Ibarzabal da laukote honetan gazteena (Markina-Xemein, 1994). Bertsolaria eta kazetaria da eta 2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu eban eta bota eban bertso bat birala bihurtu zan. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, finalaurrekora heldu zan.
Laukotea osotuteko Unai Iturriaga durangarra eta San Josetako bertso saioetako ohikoa egongo da. Iturriagak ibilbide garrantzitsua egin dau bertsolaritzan, literaturan eta musikan. Bitan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusietan, sei aldiz izan da finalista. Musika arloan, Igor Elortzagaz eta Josu Zabalagaz batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|