Martiaren 18tik aprilaren 17ra, Laburbiraren XVI. edizinoan euskeraz egindako 9 film labur ikusi ahal izango dira.
Diman eta Areatzan, martiaren 29an proiektau ziran. Igorren, emonaldia aprilaren 11n izango da, Kultur Etxean iluntzeko 20:00etan. Zertu Kultur Elkarteak antolatu dau emonaldia Igorreko Udalaren laguntzeagaz. Edizino honetan hurrengo filmak dagoz ikusgai: Arrate Fernandezen Begi-ninien koreografia; Miren Mujikaren Shell Phone; Irati Muruaren Zapatak; Josu Martinezen Ama; Arantza Ibarraren June; Maddi Barrenetxea eta Marta Teijeiraren Hotzean garbitu; Iker Maguregi eta Andrea Martinezen Ilunpean; Ane Zuazubiskarren Erroak eta Laida Ruizen Handiak eta txikiak.
Film guztiak 2016 eta 2018 bitartean egindakoak dira. "Maitasun istorioak, tensino bizikoak, animazinozko lan bi, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, magia, intrigea eta umorea dira, besteak beste, aurtengoak dakarrena" dinoe antolatzaileak.
Laburbira
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dau Laburbira zirkuitu ibiltaria helburu bigaz: "euskeraz egindako sortzaileen film laburrak ezetuten emotea eta ikusleai ordubete inguruko proiekzino entretenigarri bategaz gozatu arazotea".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|