Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarraren atzen pelikulak Bilboko zine aretoak betetea lortu eben. Horixe gertatu zan Nuestra hermana pequeña (2015), El tercer asesinato (2017) edo-eta Un asunto de familia (2018), esate baterako. Koreedaren kontetako modu bereziak ikuslearen jakinmina bizten dau eta arreta osoa ipini behar izaten da personajeak gordeten daben misterioa argituten dan arte. Un asunto de familiak Cannesko Zinema Jaialdiko Urrezko Palma irabazi eban igaz.
Oingoan zineklubak De tal padre, tal hijo, 2013ko pelikulea ekarriko dau aprilaren 4an, Igorreko Lasarte Aretora. Pelikula honetan, Ryota ejekutibo oldarkorra, Midori bere andreagaz eta sei urteko semeagaz bizi da. Egun baten familiak dei bat jasoten dau ospitaletik esanez umearen jaiotza egunean akats bat gertatu zala eta euren semea beste ume batez aldatu ebela esanez. Orduan, Ryotak eta Midorik zerk definiduten dauan guraso eta seme-alaben arteko loturea eztabaidatzeari ekin beharko deutsie. Hau da, genetikak ala giroak? odolak ala afektuak?
Ryotaren papela Masaharu Fukuyama, fama handiko musikari, konpositore eta aktoreak egiten dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|