Dimako Jai Batzordeak Jaietako Kartelerako Irudi Lehiaketea antolatu dau. Proposamenak maiatzaren 3ra arte aurkeztu daitekez udaletxean edo kultura.dima@bizkaia.org helbidean. Kartelak Dimako jaiak 2019 bagilaren 27tik 30era testua izan behar dau.
Irabazlearen izena maiatzaren 10ean emongo da jakitera udaletxeko tabloian eta udal webgunean. Saria bi lagunentzako afaria izango da Dimako taberna baten.
Jaietako argazkiak batzean
Jai Batzordeak beste urte batzuetako argazki erakusketea eta proiekzinoa egin gura dau aurten sanpedroetan. Hori dala-eta, herritarrai, edozein urtetako sanpedroetako argazkiak, zuri-baltzean edo koloreetan, ixteko eskaria egiten deutse.
Argazkiok udaletxean itxi edo dimekojaibatzordea@gmail.com helbidera bialdu behar dira aprilaren 29ra arte. Papelean eroan ezkero, udaletxean eskaneau eta papelekoa jaubeari bueltauko jako.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|