Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bosgarren urteurrena ospatuko dau Kiņu Gaztetxeak

Urteurren jaia aprilaren 6an izango da, baina egunaren aurretik eta ondoren be antolatu ditue ekintza batzuk bosturtekoa ospatuteko.
Urteurren jaiaren bezperan, aprilaren 5erako, zunbatoia eta jantza aktiboa antolatu dabe edade guztietako jentearentzat gaztetxekoak. Arrastiko 17:30ean izango da eta hiru euroko prezioa izango dau. Batutako dirua urtean zehar egiten diran ekintzetarako izango da. Ondoren, iluntzeko 20:00etan, La crisis del plástico a través de la fotografía berbaldia emongo dau Miguel Sanchez-Moñita argazkilari eta irakasleak. Hilaren 12an, boxeo erakustaldia egongo da Gaztetxeko beheko pisuan, arrastiko 18:30ean.

Urteurren jaia
Aprilaren 6an, zapatuan, jai giroa igarriko da Igorren goizetik hasita. Izan be, gaztetxekoak, Arratiako sortzaileen azokea antolatu dabe Agirre Lehendakari kalean 11:00etatik aurrera. Bertan, Kirru taldeak kontzertu akustikoa eskainiko dau.
Gauean, kontzertuak egongo dira 22:00etatik aurrera. AC/DC taldeari tributo egiten deutsan Debares taldeak, La Txirla Records, La Polla Records taldearen tributo taldeak eta DJ Technorolak ipiniko ditue jantzan Kiñu Gaztetxearen urteurrena ospatutera hurreratzen diranak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD