Heldu da Mihiluzeren azken kanporaketea, bagilaren 30ean izango da, 18:00etan Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Irabazleak, urri-lehenengoaren 8ko finalaurrekoan lehiatuko dira martiaren 31ko eta maiatzaren 19ko irabazleen kontra.
Bagilaren 30ean beste bederatzi bikoteri tokauko jakie euskereagaz daukien abilezia erakustea: tribuaren berbak, esamesak, eroglifikoak, imihintzioka eta potokumeak. Helburua euskereagaz, hizkuntzeagaz jolastea da, eta bide batez, jolasaren bidez, bertoko berbak promozionetea eta horreen erabilerea bultzatutea.
Bagilaren 30eko parte-hartzaileetan egongo da sorpresarik, izan be, euskera planetik esan dabenez, inok itxaroten ez dauan bikotea egongo da oingoan. Momentuz besteak nortzuk izango diran badakigu: Ane Goienetxe eta Ekhi Ziarrusta, Maialen Agirregoikoa eta Madalina Buda eta Ivan Gomez eta Deiene Aldeiturriaga Arantzarte jantza taldekoak lehenengo saioan. Ane Errekagorri eta Asier Bustinza eta Edorta Zurinaga eta Josu Inunziaga Intxaurbizkar kultur taldekoak bigarren saioan eta Ander Bilbao eta Ane Salcedo Zaztaparretatik, Goizane Zuluaga eta Ane Olibares Gazte Asanbladatik eta Arkaitz Petralanda eta Ane Bilbao AZ rugby taldetik 3. saioan.
Eskolakoen final handiko irabazleak Maitane Uribarri eta Xabier Barrenetxea izan ziran. Etxera eroan eben MP4 eta Mihiluze joko bana.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|