Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Pazko-domekarako mokotsa izango da Arratiako okindegietan

Jon Urutxurtu


Kanporamartxo, etxeramartxo, Martitzen-karnabal, Garizumea eta Aste Santua. Aste Santua Erramu-domekearen eta Pazko-domekearen artean luzatzen da eta bertan Jesusen pasinoa, heriotzea eta berbizkundea gogoratzen da; Zapatu Santuko gau-ospakizunean, Jesus berbiztua irudikatzen dauan su barria isiotuten da, Kristok heriotzea gainditu dauala adierazoteko. Hurrengo egunean, Pazko-domekan —aurten aprilaren 21ean— eleizkizunakaz batera oindino ohitura zahar bat errepikatzen da urtero Euskal Herriko hainbat lekutan: aita-amabitxiak euren besoetakoai arrautza bat edo gehiago daroazan ogi berezi bat oparitzean datza. Ogi horrek izen desbardinak hartzean dauz eskualdeen arabera: mokotsa zein morrokotea Arratian, olatea Orozkon, pazkopile Busturian, kaapaxua Bergara aldean, kornitea Santurtzin... Itxureari jagokonez, toki batzuetan biribilak izaten dira eta beste batzuetan triangelu itxurakoak, Arratia aldean gehienbat triangelu itxurakoak.

Arrautzea ugalkortasunaren sinboloa
Morrokotea, mokotsa, olatea, pazkopila, kaapaxua, kornitea... Pazko aldian oparitzen diran arrautzadun ogi horreen esangurea arakatzerakoan, kontuan izan behar da antxinako kultura askotan arrautzea jaiotzearen, ugalkortasunaren eta berbizkundearen sinboloa zala, eta badirudi kristauen artean berbiztu dan Kristo irudikatzen dauala. Argi dagoana zera da: aita-amabitxien eta besoetakoaren arteko erlazino bat adierazoten dauala, eta bateoagaz be zerikusia euki daikela.
Pazkoetan arrautzea oparitzea munduko hainbat herrialdetan gordetzen dan ohiturea da, besteak beste Ingalaterran, Estadu Batuetan eta Erdialdeko Europan. Katalunia aldean be txokolatezko arrautzea, mona deritxana, oparitzen deutsee aita-amabitxiak besoetakoai.
Nahiz eta oindino bizirik iraun, morrokotea edo mokotsa oparitzeko tradizinoaren indarra galtzea beste sasoi batzuetan baserrietan astero egiten zan labe-suaren gainbehereagaz batera gertatu da. Lehenago baserri bakotxak, zapaturo aste osorako ogia egiten eban eta Pazko-domeka bezperan, Zapatu Santu egunean, asteko labe-sua aprobetxauz egiten ziran mokotsak. Gaur egun, baserrietako labe-sua ia-ia iraganeko erlikia bihurtu bada be, badagoz han-hemenka ohitura zaharrari eusten deutsien okindegiak, eta Arratia aldean... morrokotea oparitzeko aukerea izaten da, bertako okindegiak salgai izaten dabez eta.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD