Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Xokolat umeentzako antzezlana Lasarte Aretoan

Aprilaren 26an, 17:30ean, Paraiso Antzerki taldeak Xokolat antzezlana antzeztuko dau. Biziteko gozamenari, irudimenari eta ikusminari eskainitako kantua da eta Small Size Performing Arts for Early Years Europako proiektu barruan dago. Ramon Molins-en zuzendaritzapean, Rosa A. Garcia eta Maitane Goñi izango dira aktore lanetan.

Sinopsia
Espazio garbi eta perfektu baten materia bitxi bat sortzean da: txokolate tabletak. Han, errutina eta ordenagaz pozik bizi dan andra bat bizi da. Ezustean etorriko dan lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora ipiniko dau hasikerako uniberso aseptikoa. Izan be, andra etorri barria aspertu egiten da monotoniagaz, eta beste andreari kutsatzeko ebatzia hartu dau.
Egun baten, personaje biak begiradak kurutzatuko ditue ezohiko gauza bat egiteagaz batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea. Bat-batean, dana aldatuko da. Material gozo hau amets egiteko konbidapen bilakatuko da. Alkarregaz hegan egingo dabe txokolatea esku artean daukiela, usain gozoak mundua beteten daben eta denporea eteten daben bitartean.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD