Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformeak maiatzaren 5eko Besarkadaren kanpainaren barruan, maiatzaren 2an, La jaula de oro film mexikarra ekarriko dau Igorrera. Zineklubeko maiatzeko saioa izango da. Beste saioetan ez bezala, 19:30ean hasiko da, ordu erdi lehenago, Ongi Etorri Errefuxiatuak zine sailak aurkezpena egingo daualako.
Diego Quemada-Diez zuzendariaren 2013ko lan honetan, Guatemalatik AEBra doazen migratzaileen egoera gogorra adierazoten da.
Sinopsia
Juan, segurtasunagaitik mutil plantak egiten dauan Sara, eta Samuel, euren jatorrizko Guatemalatik abiatzen dira Estadu Batuetara heltzeako ametsagaz. Guatemalako muga zeharkatu eta, handik gitxira, Chauk, gazte tzotzila alkartuko jakie. Biajean, milaka etorkin mexikar eta ertamerikarrek sufriduten dabezan etenbako arriskuak bizi ditue; eta bildurra, bidebakokeria eta mina, alkartasuna, adiskidetasuna eta maitasunaren bitartez gainditzen ahaleginduko dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|