Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ainhoa Uriak bere atzen konposizinoak aurkeztuko ditu Igorren

Estreinaldia maiatzaren 4an izango da, 20:30ean, Igorreko Lasarte Aretoan. Han, Ainhoa Uria musika sortzaile, pianojole, zuzendari eta musika irakasleak, bere atzen konposizinoak aurkeztuko dauz Lur izenpeko piano kontzertuan.
Estreinauko dituan piezez gainera, beste musika lan batzuk be eskainiko ditu, Gree, Libera, Requiem, Eklipse, Jai, Forward, Blue eta Red. Musikagilea Bilbon bizi da baina jatorriz Arantzazukoa da. Txikitan, Arratiako Koruko partaide izan zan eta atzenenego urte bi honeetan abesbatzearen zuzendaria.
Piano irakaslea, Santurtziko Maitia Korala eta Arratiako Koruaren zuzendaria da.
Mundo clásico musika aldizkarian kolaborazinoak egiten ditu.

Ainhoa Uria
Ainhoa Uriak, Piano eta Pedadogia Musikalaleko goi mailako ikasketak ditu; baita Musika Heziketako Diplomaturea be. OLBEk antolatutako Kontzertu didaktikoetan eta Musika-musikan parte hartu dau. Kuraia Ensamble eta Ricercare Sinfonietagaz be egin dau lan. Athletic Animatu Lehiaketako lehenengo saria lortu eban eta Bilboko Koral Elkarteko partaidea da. Burdeos-Aquitaniako Orkesta Nazionalagaz, RTVEko Orkesta, Berlineko Orkesta Sinfonikoa eta Toulouse Orquesta du Capitolegaz egin dau behar, Pavarottiren mailako abeslariakaz.
Oin, batez be piano lanak sortzeako eta kontzertuetan azalera- tzen diran emozinoak sakontzeko prozesuetan dago sartuta.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD