Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Hamaika aukera Lemoako Memoria eta Kultura Astean

Lemoako Memoria eta Kultura Astea maiatzaren 6tik 12ra izango da. Memoriari jagokonean, hilaren 8an, eguaztenean Aitor Miñambres adituak Burdin Hesiaren inguruko berbaldia emongo dau. Lemoa gune estrategikoa izan zan Burdin Hesiaren defensarako eta bataila gogorra bizi izan zan Lemoatxen 1937ko maiatzaren 28a eta bagilaren 5aren bitartean. Lemoatxeko batailea amaituta, frankistak, Alemaniako eta Mussoliniren italiar ejerzitoen laguntzeagaz, Burdin Hesiari eraso egin eta bagilaren 19an Bilbo mendean hartu eben. Berbaldia Jubiladuen etxeko aretoan izango da.
Bataila horren gudu zelaia eta trintxerak in situ ikusteko aukerea be egongo da domekan. Izan be, Udalak eta Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, Gudarien parkean batu eta Lemoatxa 1937 PR Ibilbidea egingo dabe lubakietatik.
Kultureari jagokonean barriz, Erraiak dokumentalak emongo deutso hasikerea Memoria eta Kultura asteari astelehenenan, hilak 6. Irrintziaren gainekoa da Ekain Matinez de Lizarduy Stürtzek eta Arteman Komunikazioa Koop. E.k sortu, sustatu eta zuzendutako 33 minutuko dokumental hau. Asier Lekue Arteman-eko teknikari bediaztarrak dokumentala zelan egin dan kontau eta dokumentala ikusi ondoren, publikoaren galderak erantzungo ditu.
Eguenean, Lemoako Kultura Astean klasiko bihurtu dan ekitaldi bat: Arratiako Musika Eskolako Ikasleean kontzertua, hain zuzen be. Eleizan izango da arrastiko 19:00etan. Barikuan barriz, Elizondoko Kulturguneko Gela Lilan, euskeraz alkar ezetu eta berba egiteko gunea egongo da, "Berbodromoa". Kultura astean barria izan arren, ez da lehenengo aldia Lemoak Berbodromoa antolatuten dauana; Euskaraldiaren markoan egin zan lehenengoz.
Hurrengo egunean, Lemoa Kustik jaialdiak 9 kontzertu eskainiko ditu egunean zehar.
Amaitzeko, domeka arrastian, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Txirinbolo saio arrakastatsua egongo da ikusgai Kulturgunean, txikerrenen gozamenerako.

Maiatzak 6, astelehena
19:00etan, Erraiak dokumentala. "Kobazuloetatik datorkigun oihua. Hitzik gabeko hizkuntza" udaletxeko Pleno Aretoan.

Maiatzak 8, eguaztena
19:30ean, Burdin Hesiaren inguruko berbaldia Jubiladuen etxeko aretoan. Hizlaria: Aitor Miñambres.

Maiatzak 9, eguena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua eleizan.

Maiatzak 10, barikua
19:00etan, Berbodromoa, euskeraz alkar ezetu eta berba egiteko gunea. Elizondoko Kulturgunean.

Maiatzak 11, zapatua
Lemoa Kustik. Egitaraua agendan.

Maiatzak 12, domekea
10:00etan, Lemoatxa 1937 PR Ibilbidea, Gudarien parkean; 18:00etan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Kulturguneko plazan (Euria bada, eskolako aterpean).

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD