Maiatzaren 11n, 17:30ean, Ene Kantak taldeak Satorjator umeentzako antzerki musikala ekarriko dau Lasarte Aretora.
Satorjator ikuskizunean Eneko eta Nerea personajeak biaje magiko barri baten murgilduko dira; oingo honetan, Lur planetearen bihotzera. Lur azpian aititak emondako mapa bateri esker altxor magiko bat bilatuko dabe eta bertan lagun barriak eta aspaldiko bat topauko dabe. Bildurrari eta hango abenturai aurre egingo deutsee abesten eta jantzan. Gainera telefono mobikorrakaz emoten dogun larregizko denporearen gaineko hausnarketea egingo dabe, gailu horreen fundamentuzko erabilerea bultzatuz eta olgetako galtzean doguzan orduak kritikauz. Barretxoz eta musikaz betetako antzerkia da.
Ene Kantak
Ene Kantak taldeko partaideak, kantu jantzagarri, barri eta umeentzako egokiak sortzean dabez. Gehienetan, euskal munduko kirolari, musikari eta kultur arloan dagozan personaje ezagunakaz egiten eta kantetan dabez abestiok. Ruper Ordorika, Pirritx eta Porrotx, Fermin Muguruza, Kutxi Romero (Marea), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), El Drogas, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Manolo Garciagaz (El Último de la Fila), berbarako.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|