Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Nøgen taldea kartelburu Lemoa Kustik jaialdian

Maiatzaren 11n, Udalak antolatuta, musika akustikoa, artea, garagardoa eta janariaren Lemoa Kustik jaialdiaren hirugarren edizinoa izango da. Hamar artista, bikote edo taldek zabalduko dabe euren musikea herrian. Nøgen, Dead Bronco, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, James Room, Mississippi Queen Duo, Empty Barrels, Larregi, Lorelei Green eta Birkit dira talde eta artista horreek.


Birkit, Gasteizko musikagile eta gitarra elektriko jotzaileak emongo deutso hasikerea jaialdiari goizeko 11:30ean, bere kantu lasaiakaz. Arraibin eskainiko dau bere emonaldia, haur txoko edo Tipirrika gunean.
Ondorengo hiru kontzertuak eskolako aterpean izango dira. Han, garagardoa eta jatekoa be egongo dira. "Food truck bi egongo dira eta aurten alkartrukean Finlandiara doazen gazteak be egongo dira bokadilloak saltzean" azaldu deutso BEGITUri Izkander Fernandez zinegotzi eta jaialdiaren sortzaileak. Ordubatak laurden gitxiagotan Lorelei Green talde bilbotarra egongo da, euren folk-pop melodikoa eskaintzen. Ordubata t'erdietan barriz, Larregi Lemoako taldearen txandea izango da. Akustikoan eta pianoagaz joko dabe. Gero bazkalorduan Empty Barrels taldeak Irlandako kantu zaharrakaz gozatzeko aukerea emongo deutse bertaratutakoai.

Arrastian herrian zehar
Tartexo bat egin eta bazkalostean, 16:30ean, hasiko dira barriro kontzertuak. Mississippi Queen taldeko abeslaria eta gitarra jolea etorriko dira Mississippi Queen Duo izenpean. Arlonagusia plazan egongo dira, soul eta 1950 hamarkadako Estadu Batuetako musikea eskaintzen. Seiretan, jolas plazan, James Room bakarlari bilbotarrak, bere abots sakona eta country "iluna" ekarriko ditu Lemoara. Zazpiretan Gudarien parkean, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola izango dira, euren soul eta rock lasaiaren doinuakaz ingurua girotzen.
Atzenengo talde biak, kontzertu formatoan eskolako aterpean joko dabe. Dead Broncoren txandea 21:30ean izango da. Jatorriz estadubatuarra baina aspaldi Getxon bizi dan musikari honek, country indartsua, zikina eta nahastua egiten dau.
Jaialdiari amaierea Nøgen taldeak emongo deutso, atzen urtean euskal eszenan gehien igon dan taldeak, hain zuzen be. Euren pop estiloko musikeagaz nahastutako folk britaniarrak, jantzan ipiniko ditu talde berezi honen zaleak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD