Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Karabieren 20. urteurrena beteko da aurten eta ospatuten hasiko dira 17an

Jai handia urrietan izango da, baina maiatzaren 17an, Harriketarrak Gazte Asanbladakoak afaria egingo dabe, 20 urteotako istorioak gogora ekarri eta konpartiduteko. Afalaurretik poteoa be egingo dabe.
Hogeigarren urteurrena ospatuteko, maiatzaren 17ko afariaz gainera, "Herrie koloreztatzen" izeneko ekintza dago iragarrita bagilaren 22 eta 23rako eta urri lehenengoaren 21ean, Karabie sariak bananduko ditue "harriketarrak". Gauean "gau galaktikoa" izenpeko jaia egongo da Lemoako Gaztetxean.
Urri bigarrenaren 25-26 eta 27an izango da urteurreneko jai handia. Berau antolatuteko bariku eta domeketan batzean dira gazteak.

Txabola baten sortutako Gaztetxea
Lemoako Gazte Asanbladak 1999 urtean sortu eban Karabie Gaztetxea. Harrobian egoan txabola bat hartu eben horretarako eta horregaitik ipini eutsen Karabie izena. Urtebete beranduago erre egin zan txabolea eta harrezkeroztik eskolak izandako Udalaren eraikinera aldatu ziran gazteak.
Hogei urte honeetan, Lemoako gizarte eragile aktiboa izan da Gaztetxea, herriko bizitzaren parte.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD