Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Institutuko ikasleen antzezlanak Igorreko Lasarte Aretoan

Maiatzaren 17an, 19:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, Igorreko talde bik eta Zornotzako batek ikasturtean zehar prestatutako antzezlan bana taularatuko dabe. Igorreko Baga Biga Higa taldeak Tomas Afan Muñozen Los impresentables antzezlana taularatuko dau; Txotx! taldeak barriz, eurek sortutako Txotx! Lana. Zornotzakoak, Harmonia harmonia izeneko lana errepresentauko dabe.
Gai gogorrak tratetan ditu Baga Biga Higa taldeak antzeztuko dauanak; indarkeria matxistea, fobiak, terrorismoa... adierazpen askatasunaren alde egiten dau, autoironia handiz.
Txotx! taldearen lana barriz, taldekideak eurak sortutakoa da. "Igorren sagardotegi bat zabalduten da. Lehiaketa bat egiten dabe eta irabazlea sagardotegiagaz geratzen da. Lehen sagardotegia eukana jubiletan dan andra bat da eta honek sekretu handi bat gordeten dau", azaldu deutso BEGITUri Ismael Pereira, Igorreko antzerki taldeetako dinamizatzaileak.
Lanok hurrengo domekan be ikusteko aukerea egongo da Zornotzan. Aurrerago be, fetxea oindino zehaztu barik egon arren, Igorreko Kiñu Gaztetxean be egiteko asmoa daukie Zugan Ni-ko Igorreko taldeak.

Zugan Ni proiektua
Oin dala 12 urte, nerabeak antzerki mundura hurreratzeko Markeliñe Konpainiak Zugan Ni proiektua sortu eban. Ekimen honetan 13 eta 18 urte bitarteko gazteak hartzean dabe parte eta Arratia Institutuko ikasleak osotutako talde bi sortzean dira ia urtero. Ikasturte amaieran, sari banaketea eta proiektuan parte hartu dabenak jaia egiten dabe.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD