Partaideak, gitxi gorabehera 10:00etatik 16:00etara izango dabe Zeanuri edo-eta bere inguruaren gaineko koadro bat pintetako. Euskarria laua eta kolore bakarrekoa izango da. Gehienez 100 x 100 zentrimetrokoa. Teknikea egileak berak ebatziko dau.
Euskarriak 09:00etatik 10:00etara zigilatu eta identifikauko dabez eta 16:00etatik 16:30era entregauko dira egindako lanok. Aurkeztutako margolanak Kultur Etxean ipiniko dira ikusgai eta 19:00etan bananduko dira sariak.
Sariak
Kategoria bi egongo dira: helduak, 16 urtetik gorakoak, eta gaztetxoak 16 urte baino gitxiagokoak. Helduen kategorian, irabazleak 500 euroko saria jasoko dau eta publikoen saria 200 eurokoa izango da. Gaztetxoen kategorian, saria, 200 euroko balioa izango dauan material didaktikoa izango da.
Lehiaketea Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatu dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|