"Herriaren izaerea zein dan eta batez be zein izan dan" galdu ez daiten sortu gura dau Udalak argazki artxiboa. Hori dala-eta, herritarrai eskatzen deutse interes publikoa daukien argazkiak eroan dagiezala udaletxera digitalizatzeko. Irudiak digitalizau eta artxibo baten gordeko ditu Udalak, aurrerantzean erakusketaren bat egin gura izan ezkero edo baten batek behar izan ezkero eskura eukiteko. Digitalizautakoan, argazkiak jaubeai bueltauko deutsez Udalak.
Argazkiak udaletxera eroan daitekez bagilaren 24ra arte papelezko euskarrian edo euskarri digitalean. Argazkiok euskarri digitalean badagoz emailez be bialdu daitekez areatzaargazkiak@gmail.com helbidera. Interes publiko daukien argazkiak papelezko euskarrian badagoz, argazkilari batek digitalizauko ditu eta gero bueltauko jako jaubeari. Horretarako argazkiak ondo identifikauta egon behar dira, jaubearen izena, telefono zenbakia eta helbideagaz.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|