Zeberioko Jai Batzordeak eta Udalak 2019ko Sandoniak eta jaietako umeen ekintzak iragarteko kartel lehiaketak antolatu dabez. Lanak bagilaren 28ra arte aurkeztu daitekez udaletxean.
Jaietako Kartel Lehiaketea "Berdintasunerantz Bideratuz" programearen barruan dago. Kartelean ondorengo testua agertu behar da derrigor: "Zeberioko Sandoniak 2019. Abuztuaren 29tik irailaren 2ra". Egile bakotxak gehienez lan bi aurkeztu ahal izango ditu. Irabazleak 70 euro jasoko ditu saritzat eta bigarrenak 30 euro.
Umeen ekintzetako Kartel Lehiaketako derrigorrezko testua honako hau da: "Sandoniak 2019. Umeen ekintzak". 14 urtera arteko umeak hartu ahal dabe parte. Partaide bakotxak oparitxo bat jasoko dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|