Pisu eta Etxeetako Balkoietako Lora Txapelketea antolatu dau Zeanuriko Kultur Batzordeak, herriko balkoiai eta etxe bakarretako eskilarai "bizia emon, edertasunez josi eta herri ingurua zainduz, ekarpen artistikoak egin eta ingurugiroa hobetuteko". Hori dala eta, pisu eta etxeko balkoi politenak 200 euroko sari bana izango dabe. Ehun euroko bigarren sari bi be egongo dira.
Epaimahaikideak abisau barik pasauko dira etxeak ikusten, garagarrilaren 1etik abuztuaren 10era arte. Txapelketan herriko etxe eta pisu guztiak begiratuko dira. Zeanuriko Kultur Batzordeko kideak eta gai honetan aditua dan batek osotuko dabe epaimahaia. Andra Mari jaien egitarauaren barruan egingo da sari banaketea. Argazki erakusketea be egingo dabe.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|