Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Zineklubak Call me by your name arrakastatsua ekarriko dau Igorrera

Bagilaren 27an, 20:00etan, Luca Guadagnino zuzendari italiarraren Call me by your name 2017ko filma ikusi ahal izango da Igorreko Lasarte Aretoan. Pelikula honek moldatutako gidoi onenari Oscar saria jaso eta arrakasta handia izan eban zine aretoetan. Gizon gazte biren amodiozko istorioa kontetan dau eta Igorreko Zineklubak LGTBI Harrotasunaren Nazinoarteko Egunaren bezperan proiektauko dau.

Sinopsia
Eliok, 17 urteko gazte batek, bere gurasoak Italiako iparraldean daukien landa-etxe baten pasetan dau 1983ko uda bero eta eguzkitsua. Alferkerian, musikea entzuten, liburuak irakurten eta uger egiten emoten dau denporea, bere aitaren amerikar laguntzaile barria etxera heldu arte. Laguntzailea, Oliver, zoragarria da. Eliok legez jatorri judua dauka, eta gaztea da, bere buruaz segurua eta erakargarria. Hasikera baten, Elio apur bat hotz eta urrun azaltzen da, baina laster, txangoak egingo ditue alkarregaz eta, uda aurreratu ahala, alkarren arteko erakarpena areagotuko da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD