Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ekuador eta Uzbekistango jantza taldeak Areatzan

Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantza Taldeak antolatuta, atzen lau urteotan Areatzara ekarri dau Folklore Bizian jaialdia Udalak. Jaialdia nazinoarteko kultura topaketea da eta munduko hainbat jantza eta musika talde etorten dira Euskal Herrira euren ondarea eta ohiturak ezetu dagiguzan.
Andra Mari Eusko Dantzari Taldea 1955ean sortu zan eta 1970eko hamarkadan, Euskal Herriko musika eta jantza zaharren ikerketa, ikasketa eta berreskuratze lanari ekin eutsan.
Aurten, Ekuadorreko Ensemble Folklorique Somos Cultura Viva eta Uzbekistaneko Ensemble Folklorique National Sabo taldeak izango dira Andra Mari taldeagaz batera. Euren musikea eta jantza batzuk ezetuteko aukerea egongo da Areatzan garagarrilaren 20an. Jantza taldeak, 20:00etan hasiko dabe desfilea eta 20:30ean egingo dabe jantza erakustaldia plazan.

Munduko lurralde biko folklorea
Hamasei urte dira Somos Cultura Viva taldea sortu zanetik eta urte honeetan, lortu dau gazteak identifikauta sentidutea Ekuadorreko kulturearen balioagaz. Horretarako, tailerrak, mintegiak, aurkezpenak eta nazinoarteko jaialdietan parte hartzeaz baliatu da. Bakearen kultura lortzeako helburuagaz, nortasun desbardinak onartuz, gazteen arteko alkarrizketa interkulturalean sakontzen dau. Taldekoen ustez, jantzea horretarako erremintetako bat da.
Uzbekinstango lurraldea, Europa eta Txina batzean eban sedaren ibilibide nagusien topagunea zan eta Uzbekistango jenteak lurralde askotako hartu-emon komertzialak izaten ebazan. Musikeari jagokonean, musika mota bi desbardinduten dabez: bizitza sozialeko momentu jakin batzuetarako egiten dana eta bat-batekoa. Ezagunak dira kochouk izeneko koplak, egunerokotasuna eta herriko barriak kontetan dabezanak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD