Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Antxinako zerratokietako lana ikusgai Otzerinmendiko San Juston

Hogei urtean ketan jarri ondoren, aurten bigarren urtez jarraian karobia isiotu barik geratuko bada be, Zeanuriko Otzerinmendi kofradiaren historian hain garrantzitsua izan dan basogintza tradizionalari protagonismo berezia emongo deutsie aurtengo San Justo jaietan otzerinmendiztarrak.


Abuztuaren 3an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan emongo jakie hasikerea jaiai, ermitan mezea ospatuz. Mezearen ostean, eta ohitura zaharrari eutsiz maiordomoak barauskarria, ardao zuria eta gailetak, bananduko ditu San Justora hurreratzen diranen artean.
13:00etan antxinako zerrategiaren erakustaldia egingo da. Bertan, Gorbeialdean azkorea, trontzea, arpana, txapazerrea... moduko tresnak erabiliz, trenbideetarako trabiesak, baserrien eraikuntzan erabilten ziran hageak eta oholak zelan ateraten ziran erakutsiko da; Gorbeialdean oin dala 70 urte arte ikusi eitekean zerrategietako lana ikusi ahal izango da. Ondoren, motozerrea erabiliz altzari eta irudi desbardinak egingo dira enborrak landuz, era honetan basogintzan emon dan bilakaerea isladatuz.
14:30ean, Kofradiako auzo-bazkaria egingo da San Justoko harexpean. Bazkari herrikoi horretan edozeinek parte hartu daike, aurretik izena emonda. Arrastian, 17:30etik aurrera Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira.
Hurrengo egunean, abuztuaren 4an, domekan, jaiak jarraipena eukiko dau eta arrastiko 17:30ean Bola Txapelketea jokatuko da. Txapelketa honetako lehenengo lau sailkatuak San Lontzon hurrengo astean jokatuko dan finalerako txartela lortuko dabe, Altzuan, Undurragan, Ipiñaburun eta San Lontzon bertan jokatutako txapelketetan finalerako txartela lortu dabenakaz batera.

Otzerinmendiko Kofradia
Abuztuko lehenengo asteburuan, Gorbeia mendiaren magalean, Zeanuriko Otzerinmendi auzuneko Justo eta Pastor Deunen baselizearen inguruan Arratia bailarako erromeriarik bitxi eta herrikoienetakoa ospatzen da.
Beste osagai batzuekaz batera, baselizea auzuneari nortasuna emoten deutsan ardatzetako bat da. Baina horrez gainera, Otzerinmendikoaren kasuan Kofradia izenaz ezagutzen dan Euskal Herri tradizionalaren gizarte eta politika antolaketarako egiturearen hainbat elementuk bizirik jarraitzen dabe oindino: maiordomoa eta basazaina karguak; Kofradiaren urteko batzarra, auzolanean egiten diran bidegintza eta landare ipintea, eta abar.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD