Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arkaitz Estiballes eta Jone Uria bertsolariak Lemoan

Elizondoko andramarietako jaietan, bertso-bazkaria egongo da urri lehenengoaren 7an, 15:00etan, Lemoako Kultur Guneko plazan. Arkaitz Estiballesek eta Jone Uriak botako dabez bertsoak.
Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Galdakao, 1977), bertsolaria izateaz gainera, bertso irakaslea eta bertso jartzailea be bada. Euskal Filologia ikasketak egin ebazan Deustuko Unibertsitatean eta ikastetxe eta bertso eskoletan irakasle ibilia da. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan txapela irabazi eban 2010 eta 2012an. 2001 eta 2005 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan be hartu eban parte. Estiballes Zeanurin bizi da, eta EH Bilduko zinegotzia da han.
Jone Uria Albizuri (Algorta, 1990) bertsolaria eta matematikaria da. Matematikan lizentziaduna, doktoretzea egiten dabil Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertsolaritzeari jagokonean, 12 urtegaz hasi zan Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen dau partaide zein eragile gisa. 2008an hartu eban parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara helduz eta gerora finaletan ibili da, 2010, 2012, 2014, 2016 eta 2018an. 2009, 2013 eta 2017 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan be hartu eban parte.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD