Urri lehenengoaren 8an, domekea, arrastiko 19:00etan, Barsanti Teatro konpainiak Kalegorrian obra antzeztuko dau Elizondon. Kale antzerki ikuskizun honek epaimahaiaren aitamen berezia jaso eban 2018ko Leioako Umore Azokan.
Antzezlanak edadeko bikote baten etxegabetzearen gai gogorra landuten dau umorez, ikuskizun dibertigarri eta "ganberroan". Aldarrikapenak, momentu hunkigarriak eta sorpresa asko dagoz bertan. Maskaren kalidadea be aitatu behar da.
Barsanti taldeko kideak, Juanjo Otero, Aritza Rodriguez eta Pako Revueltas dira. Zuzendari lanak Revueltasek egiten ditu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|