Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Jentilak Diman mendi ibilbidea urri lehenengoaren 14an egingo da

Aurtengo Jentilak Diman mendi ibilbide mitologikoa maiatzaren 25erako egoan antolatuta baina eguraldi txarreko iragarpenak zirala eta antolatzaileak atzeratzea ebatzi eben. Oingo hilean egingo dira orduan egin ez ziran ibilbide mitologikoa eta Akelarrea. Hitzordua, urri lehenengoaren 14an da, arrastiko 18:00etan, Indusi auzunean.
Baltzolako kobetara ibilbide mitologikoa urte birik behin egiten da eta ekitaldi bakotxean Indusitik urten eta Baltzolako kobetan zehar ibili ostean, partaideak Indusira itzultzen dira barriro. Ibilbidean zehar, inguruko mitologia azalduteko geldialdi desbardinak prestatzen dabez antolatzaileak. Aurtengorako bost geldialdi antolatu dabez. Guztira hiru ordu inguru iraungo dau ibilbideak. Bertan ipuin mitologiko antzeztuak, jantzak eta abestiak ikusi eta entzuteko aukerea izango da.
Ibilbidean, partaideak, laminak, jentilak, Sugoi, Akerbeltz, Basandere, Behigorri, Olentzero eta beste izaki mitologiko batzuk ikusteko aukerea izaten dabe. Amaieran, 21:00ak aldera, Akelarrea egingo da Indusiko landa baten. Akelarrean musika, jana eta edana gura adina egongo dala dinoe antolatzaileak.
Mitologia ezetuten emoteko antolatuten dabe Txumuluxueta Alkarteak eta Dimako Udalak Jentilak Diman. Aurtengoa bosgarren edizinoa da eta barrikuntza moduan, lehenengo aldiz, Akelarrea egingo dabe Indusin ilundutakoan.

Sarrerea bost euroko prezioan
Aurten lehenengoz sarrerea ordaindu egin beharko da. Antolatzaileak bost euroko prezioa ipini deutsie sarrereari eta beragaz sorpresea be egongo dala agindu dabe.
Tiketak egunean bertan egongo dira salgai Indusin, ibilbidea egin aurretik erosi ahal izateko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD