Hipopresiboak, Gimnasia, Pilates, Yoga, Zumba... ariketa fisikoan oinarritzen diran ikastaroak daukie arraskatarik handiena Arratian eta, igazko moduan, horreexek osotuten dabe udalak 2019-2020 ikasturterako egin daben eskaintzearen gehiena.
BEGITUren aurreko zenbakian, Arteak, Bediak, Dimak eta Lemoak eskaintzen dituen ikastaroen barri emon genduan. Hona, Arantzazun, Areatzan, Igorren, Zeanurin eta Zeberion eskaintzen diranak dakarguz. Izena emoteko epea hilaren amaierara arte zabalik dago herri gehienetan.
Arantzazu
Hiru gunetan emongo dira Arantzazuk ikasturte honetarako egin dauan eskaintza zabala osotuten daben ikastaroak. Kultur Gunean, Eskulanak, Yoga, Umeentzako robotika, Pilates eta Sukaldaritza ikasi ahal izango dira. Frontoiko lokalean barriz, Mantenimentuko gimnasia, Zumba, Zumba txiki eta Areto jantzak praktikau ahal izango dira eta Gimnasioan, Entrenamentu funtzionala eta Spinning. Eguaztenetan, 19:00etatik 20:30era, monitorea egongo da.
Izena urri lehenengoaren 26a baino lehen emon behar da udaletxean. Ikastaroak urri bigarrenean hasiko dira eta maiatzean amaituko dira.
Areatza
Igazko ikastaroez gainera, Boxeo eta Ingeles mintzapraktika ikastaroak be eskainiko ditu Areatzako Udalak. Zumba, Zumba txiki 12 eta 16 urte bitartekoentzat, Gimnasia, Eskulanak, Crossfit, Pilates, Euskal jantzak, Yoga eta GAP ikastaroak osotuten dabe eskaintzea. Izen emotea zabalik dago hilaren 25era arte eta eskolak urri bigarrenean hasiko dira.
Ikastaroak aurrera aterateko gitxienez 10 personako taldeak osotu beharko dira. Prezioai jagokienean, Euskal jantzak ikastaroa debaldekoa da, Yogak 80 euroko prezioa dauka eta gainontzekoak 110 eurokoa. Ingeles mintzapraktika eta Boxeoa ikastaroetan prezioa ikasle kopuruaren araberakoa izango da. Urtailetik aurrera ikastaro barriak eskainiko ditue.
Igorre
Igorrek abendura arteko ikastaroen barri emon dau. Lehenengo hiruhilabeteko honetan, Yoga, Txi-kung, Ariketa hipopresiboak, Irakurketa tailerra, ume eta gazteentzako Zirku tailerrak eta Ines Medinaren Plastikaren bitartez autoestimua landuteko ikastaroak egin ahal izango dira. Izena Kultur Etxean emon behar da hilaren 27ra arte.
Kirol arloko ikastaroai jagokienean, Spinning, Areto jantzak, Pilates, Zumba, Zumba txiki, GAP, Gimnasia erritmikoa, 3. adineko gimnasia, Giharketa, eta Igeriketa dira 2019-2020 ikasturtekoak.
Gu Be Bai Runners andrazkoen galapan egiteko Igorreko taldeak be hasi dau ikasturtea, baina ikasturte osoan zehar hasi daiteke bertan galapan gura izan ezkero.
Zeanuri
Aurten be, eskaintza zabala egin dau Zeanuriko Udalak, edade guztietan ariketa fisikoa bultzatu guran eta arteari lotutako ikastaroak be eskainiz. Pilates, Zumba, Txikung, Gimnasia, Hipopresiboak, Umeen dantza, Pintura, Josten, Eskulanak, Entrenamentu funtzionala, eta Adimen susperketa dira ikastarook.
Bertan parte hartzeako izena udaletxean emon behar da urri lehenengoaren 20a baino lehen. Pilates, Zumba eta Entrenamentu funtzionala urri lehenengoaren 30ean hasiko dira. Gimnasiako eskolak urri lehenengoaren 4tik urri bigarrenaren 16ra izango dira eta urtailaren 7tik aurrera. Edadekoen gimnasia urri lehenengoaren 9an hasi zan.
Zeberio
Zeberioko Udalak ariketa fisikoaren aldeko apustua egin dau aurten. Izan be, helduentzat Gorputz heziketa, Pilates eta Hipopresiboak ikastaroak ipiniko dira abian urri bigarrenaren 2an. Ikastarook eskola zaharrean izango dira astelehen eta eguaztenetan. Izena emoteko epea zabalik dago.
Hilaren 27ra arte be, eskatu daitekez Bizkaiko euskaltegietan euskerea ikasteagaitik udal diru laguntzak. Informazino gehiagorako Udal Euskera Zerbitzura jo daiteke barikuetan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|