Hilaren 29an da San Migel eguna eta Arratiako hainbat auzunetan dagoz izenpe horretako ermitak; Altzustan (Zeanuri), Artean, Garben (Igorre), Jauregi-Yeurin (Bedia) eta Uriben (Zeanuri), hain zuzen be. Auzune batzuetan, astegoien osoa hartzean dauan jai egitaraua prestatzen dabe; beste batzuetan, meza ostean, ermitearen inguruan batzean dira auzokoak txistuaren soinuak jai giroa ipinten daben bitartean. Izan be, Artean, berbarako, eguna mezea eta barauskarriagaz ospatuteko ohiturea dago; Uriben barriz, hiru egunetako egitaraua prestatu dabe.
Altzustan aurten, barauskarria San Migel egunean bertan egingo daben arren, hurrengo bariku-zapaturako prestatu dabe jai egitaraua. Igorren be holan egingo dabe; zapatuan, hilak 28, mezea 12:30ean eta barauskarria 13:30ean egingo dira, eta domekan 17:00etan, Briska Txapelketea izango da protagonistea.
Jauregi-Yeuri (Bedia)
Urri lehenengoak 28, zapatua
12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo potea.
13:00etan, Igel Txapelketea.
15:00etan, auzo bazkaria.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketea.
17:30etik 20:00etara, jolasak.
21:30ean, txitxi-burruntzia, txokolatea eta sari banaketea.
22:00etatik 01:00etara, Bingo eta jantzaldia.
Urri lehenengoak 29, domekea
13:30ean, VI. Pintxo Lehiaketea. Aurkeztutako pintxo mota bakotxeko 6 pintxo prestatu behar dira gitxienez.
Uribe (Zeanuri)
Urri lehenengoak 21, zapatua
14:00etan, Auzo Bazkaria.
Arrastian, musikea, "Zapora" kanporaketea, eta Briska eta Mus Txapelketak.
Urri lehenengoak 22, domekea
10:30ean, bizikleta igoerea plazatik Urkisteraino.
12:00etan, mezea eta gero barauskarria eta herriko txistulariak.
Urri lehenengoak 23, astelehena
12:00etan, arimen aldeko mezea.
Arrastian, urdaia eta txokolatea eta "Zapora" finala.
Altzusta (Zeanuri)
Urri bigarrenak 4, barikua
18:30ean, Mus Txapelketarako izen emotea.
19:00etan, Mus Txapelketea.
Urri bigarrenak 5, zapatua
12:00etan, mezea eta barauskarria.
14:00etan, auzo bazkaria.
17:00etan, Briska Txapelketea eta Bola Jokoa.
19:00etan, Ein GO taldeagaz jantzaldia eta txorizoa eta urdaia bertaratutakoentzat.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|