Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Barikuan hasiko dira Dimetaleko kontzertuak

Barikuan, hilak 27, Abaroa Aretoko Koba eszenalekuan, Eleventh Plague, Uckaia, Elbereth, Knives eta Balmog taldeak joko dabe. Hurrengo egunean beste 18 taldek joko dabe lau eszenalekutan.


Jaialdia hasteko ardurea Eleventh Plague-k (Deathcore/Slam) eta Uckaia arratiarrak (Hardcore melodikoa) izango dabe. Elbereth (Thrash metala) talde legazpiarraren, Knives bizkaitarren (Crust/Rock’n Death) eta Galiziatik datozen Balmog-en (Black/Death metala) txandea izango da gero. Guztiak Koba eszenalekuan joko dabe, 20:30etik eta 04:00etara bitartean, 35 eta 60 minutu arteko emonaldietan.
Hurrengo egunean, lau eszenalekutan 18 taldek joko dabe. Eszenaleku bi, Lemmy eta Doro izentautakoak, karpa baten barruan egongo dira. Karpea frontoiaren ondoan egongo da. Bertara sartu ahal izateko, sarrera-tiketa aurkeztu behar da eskumuturrekoa hartzeako egongo dan Informazino Bulegoan.
Kontzertuak etenbarik txandakatuko dira eszenaleku bi honeetan 18:00ak eta 04:30 bitartean. Karparen barruan "hiru barra, ogitartekoetarako eremu bat eta merchandising-erako gune bat" egongo dirala azaldu dabe Dimetaleroak Kultur Elkartekoak.
Beste eszenaleku biak Mari eta Koba izentau ditue. Mari frontoi txikian egongo da eta Koba, Abaroa Aretoan. Hor izango diran kontzertuak doban izango dira.

Lemmy eta Doro
Ordaindu beharreko eremu eta eszenaleku bietan, Hex bilbotarrak (Darkened Death/Domm metala), Legen Beltza azpeitiarrak (Thrash metala), Salamankatik datorren El Altar del Holocausto (Post metal Doom instrumentala), Asturiaseko Soldier (Thrash metala) eta Rise to Fall bizkaitarrak (Death metala) ikusteko aukerea izango dabe bertaratutakoak.
21:30ean eta 23:00etan karteleko talde ospetsuenak joko dabe; hau da, Koma nafartarrak eta "alemaniar Thrash-aren kondaira diran Destruction" taldeak, besteak beste. Bonfire (Hard rock) talde alemaniarraren txandea izango da gero eta ondoren, Balear Irletatik etorritako Trallery-k jardungo dau bere Thrash metalagaz. Jarraian Childrain gasteiztarrak (Metal melodikoa), euren hamargarren urteurrena ospatuten. Atzenik, Insaniam (Black/Death metala) Albaceteko bandeak emongo deutso amaierea gauari.

Egitaraua
Urri lehenengoak 27, barikua
18:00etan, metal pelotea frontoi txikian.
20:30etik 21:05era, Eleventh Plague, Koba eszenalekuan.
21:40tik 22:15era, Uckaia, Koban.
23:00etatik 23:40ra, Elbereth, Koban.
00:15etik 01:15era, Knives, Koban.
02:00etatik 03:00etara, Balmog, Koban.
02:15etik 05:00etara, DJ Metalhead, Koban.

Urri lehenengoak 28, zapatua
10:00etatik 18:00etara, azokea plazan.
11:00etatik 13:00etara, solasaldia Koban eta umeentzako jolas birtualak plazan.
13:00etatik 13:30era, metal bertsoak.
13:30etik 14:00etara, herri metal kirolak.
14:30etik 16:30era, metal bazkaria frontoi handian.
16:30etik 17:00etara, metal olinpiadak.
18:00etatik 18:30era, Hex, Lemmy eszenalekuan.
18:30etik 19:00etara, Legen Beltza, Doro eszenalekuan.
19:00etatik 19:45era, El Altar del Holocausto, Lemmyn.
19:45etik 20:30era, Soldier, Doron.
20:30etik 21:30era, Rise to Fall, Lemmyn.
21:00etatik 21:45era, Leyenda, Mari eszenalekuan.
21:30etik 23:00etara, Koma, Doron.
21:45etik 22:30era, The Broken Horizon, Koban.
22:30etik 23:15era, Strikeback, Marin.
23:00etatik, 00:30era, Destruction, Lemmyn.
23:15etik, 00:00etara, Boneflower, Koban.
00:00etatik 00:45era, Orion Child, Marin.
00:30etik 01:30era, Bonfire, Doron.
00:45etik 01:30era, Misanthropy, Koban.
01:30etik 02:15era, Fear Crowd, Marin.
01:30etik 02:30era, Trallery, Lemmyn.
02:15etik 05:00etara, DJ Metalhead, Koban.
02:30etik 03:30era, Childrain, Doron.
03:30etik 04:30era, Insaniam, Lemmyn.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD