Zeberioko Txubelasu Guraso Elkarteak, urri bigarrenaren 4rako, alemaniar inspirazinoko jaia antolatu dau Zubialdeko plazan.
Jaia, arrastiko seiretan hasiko da, frontoian umeentzako jolasakaz. Gero, 20:30ean, afaria, alemaniar erara egingo dabe, hango jatekoakaz. Izan be, Zeberioko Urri Festa, Municheko Oktoberfest jaiaren hemengo bersinoa dalako. Hori dala-eta, kodilloa, saltxitxak, patata purea eta txukruta ez dira faltauko menuan. Afarirako tiketak, Zeberioko Herriko Tabernan, Batzokian eta dendan erosi daitekez.
Jaia folk musikeak animauko dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|