Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ondarea adierazpen kolektibo moduan erakutsiko dabe

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak, ondarearen izakera kolektiboan ipiniko dabe fokoa.


"Kultur ondarea oso gitxitan da persona bakar baten egintza. Izan be, bat gatozen ekintzak, gure bizitzari benetan zentzua emoten deutsienak eta esku hartzera bultzatzen gaituenak, adierazpen kolektiboak izaten dira" dinoe Ondarearen Bizkaiko egitarauren hitzaurrean Foru Aldundikoak. Ondarea plazara! da aurtengo gaia. Arratian, gaiari lotutako hainbat jarduera prestatu ditue Areatza, Igorre eta Zeanurin.
Hilaren lehenengo hamabostaldian, ibilbide gidatu bi egongo dira. Lehenengoa, urri bigarrenaren 6an izango da Gorbeiako kurutzera eta hurrengoa, urri bigarrenaren 13an, Aranbaltzan dagoan Gorbeiako edurzulora.
Gainontzeko jarduerak, bigarren hamabostaldian izango dira.

Areatzan ibilbide gidatua eta Euskal Jaia
1912an, Club Deportivo Bilbao klubeko kideak, mendiko euskal klub batek antolatutako lehenengo txangoa egin eta Gorbeiako kurutzeraino igon ziran. Hori gogora ekarteko, Gorbeiako Parketxeak eta Iñaki Garcia Uribek ordukoaren ibilaldi bardina antolatu dabe urri lehenengoaren 6rako. Partaideak 09:00etan batuko dira Pagomakurren, baina aldez aurretik izena emon behar da Areatzako Parketxean.
Areatzak egingo dauan beste jarduerea, Udalak antolatutako Euskal Jaia da. Hilaren 19an izango da. Musika plazara! izenpean, aurten musikea eta jantzea hartuko ditu ardatz nagusi moduan Euskal Jaiak.

Igorren Angel Larrearen berbaldia
Igorren, Angel Larrea historialariak Arratiako adierazpen kultural tradizionalen gaineko berbaldia emongo dau hilaren 23an, Kultur Etxean. Batez be, XX. gizaldikoen gainean jardungo dau: herri kirolak, jokoak eta ermita eta santutegietako jaietan egindako erromeriak, beste batzuen artean.

Zeanurin ibilbide gidatua eta eleizea erre zaneko mendeurrena
Ibilbide bi antolatu ditue Zeanurin ondarearen izakera kolektiboaren gainean hausnartzeko. Ibilbide gidatua, lehenego hamabostaldian izango da, urri bigarrenaren 13an, hain zuzen be. Aranbaltza, Gorbeiako edurzulorra joan eta han, Felix Mugurutzak, edurzulo haretako izotzagaz egiten zan limoi edariaren gainean egingo dau berba. Sasoi baten haraino eta kurutzeraino joaten zan jentea egunsentia ikusteko San Joan egunean. Partaideak Pagomakurren limoi edaria egin eta edango dabe.
Ibilaldia, ADR Gorbeialdek eta Aunia Kultura Elkarteak antolatu dabe eta parte hartu gura dabenak izena 956 122 695 telefonoan edo turismo@gorbeialdea.com helbidean emon behar dabe. Hitzordua, 09:30ean da Pagomakurreko jolasgunean, ermita ondoan.
Bigarren hamabostaldian barriz, Andra Mari parrokia erre zaneko mendeurrena ekarriko dabe gogora. Horretarako hainbat jarduera antolatu dabez Udalak eta parrokiak; hilaren 19an, ibilbide gidatua Eleizondotik; 25ean, Ander Manterolaren berbaldia eta 26an, kandelen gaua, kandela argitan egingo dan ibilbide musikala.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD