Oindino Franco bizirik zala sortu zan Arantzarte Dantza Taldea eta 45 urte beranduago jarraituten dau belaunaldi barriai euskal jantzak erakusten eta Arratiako eta munduko plaza eta eszenalekuetan jantzan egiten. Urri bigarrenaren 26an urteurren jaia egingo dabe Igorren eta egun osoko egitaraua prestatu dabe horretarako.
Jaia goizeko 11:00etan hasiko da Zaztaparraken eskutik umeentzako jolasakaz. Kultur Etxeko plazan izango dira jolasok eguraldia ona bada eta eskoletako aterpean, euria egin ezkero. Ondoren, 13:00etan, triki poteoa egongo da eta 15:00etan, bazkaria Kiñu Gaztetxean. Bazkalostea, bertsoak eta jantzak girotuko dabe. Jaia, Kittuk animautako kantu poteoagaz amaituko da. Hau, 19:30ean abiatuko da Gaztetxetik.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|