Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Hika Teatroak Igorren estrenauko dau Zaparrada jantza ikuskizuna

Urri bigarrenaren 26an, iluntzeko 20:30ean, Hika Teatroa konpainiak, Zaparrada izeneko jantza ikuskizuna estrenauko dau Igorreko Kultur Etxean.


Noemi Vianak, Myriam Perez Cazabonek eta Agurtzane Intxaurragak jantzatuko ditue Igor Calongeren koreografiak. Intxaurraga, jantzariaz gainera, proiektuaren zuzendaria eta, Igor Calongegaz batera, obra honetako espazio diseinatzailea be bada.
Jantzaren bitartez, ito egiten dauan zaparrada baten harrapatuta egotearen sentimentua transmitidu gura dabe Hika konpainiakoak. "Goitik beheraka dator eta bertigoa da. Lur lehorraren sakontasuneraino talka eginaz, gogor talka eginaz, lurra irenstera datorren harri tanta birrindua da. Hamaika zatitan hautsia, ibilbide geldiezinean, zuzian, ero mobimentuan, haizea bera be baztertuz, zerutik txirikordatuz dator. Bidea zanpatuz eta zapalduz, arnasa daukan guztia itoz dator. Astun indarrez, gupida barik, zaurigarri, lurra joz dator. Lurra arrakalatuz, akituz eta itoz dator. Goitik behera geratu eta gelditzen danean be, alborik albo bidea egiten jarraituko dau, isilago baina ozen, bizitzaren mobimentu organikoaren oihartzun bihurtuz. Mobimentu bildurgarria bezain beharrezkoa izan dala gogora arazoz. Gertaera eta paisaje barriak sortu arazoko dituan melodia dramatikoa" dinoe sinopsian.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD