Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Azaro Musikala Artean

Zemendian, Santa Zezilia, musikearen zaindariaren eguna ospatzen dala atxakian, Azaro Musikala ospatuten da Artean. Holan, hile osoan zehar kontzertuak eta ekintza musikatuak egongo dira.
Jazz musika estiloagaz hasiko da zemendia. Izan be, hilaren 1ean, 20:30ean, Herriko Bentan, Carlos Velasco Organ Trioren jazz estiloko musikea entzuteko aukerea egongo da eta hurrengo barikuan, hilak 8, In Bigu Gypsy Jazz taldeak bere swing eta jazz arteko musika jantzagarria joko dau Kultur Etxean, 20:30ean. Eta 1980-90 hamarkadetako pop-rock latinoa ekarriko dau Lowe banda bilbotarrak, zemendiaren 15ean, 20:30ean Batzokira.
Kontzertu honeezaz gainera, baleiteke kontzertu gehiago egotea, urri bigarrenaren amaieran kartela guztiz zarratu barik egoan eta.

Jaialdiak
Zezilia Deunaren eguna ospatuteko jaialdiak egingo ditue Arratiako Musika Eskolako ikasleak eta eskola-umeak. Zemendiaren 21ean egingo dabe jaialdia Arratiako Musika Eskolakoak, 18:00etan eta hurrengo egunean, 15:15ean, Arteako eskola umeak izango dabe jaialdia eskolan. Jubiladu eta pensionistak bazkaria egingo dabe hilaren 9an Ustrukue tabernan 14:30ean eta hilaren 17an San Martin ospatuko da ermita inguruan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD