Lehiaketeak Basauri eta Dimako ipuin erotikoen lehiaketen oinorde eta segidea izan gura dau eta izenean Arratia agertu arren, euskeraz idazten daben mundu osoko idazleak hartu leikie parte. Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau lehiaketea.
Irabazleak 600 euro izango dauz saritzat eta sari banaketea Gabon inguruan egingo da Igorreko Lasarte Aretoan.
Beste sari bi egongo dira, 400 euro eroango dauz bigarren egiten dauanak eta 250 euro jasoko ditu Arratiako lanik onenak. Lehiaketea urteetan egingo balitz eta testu kopuru egokia egon ezkero, Txalaparta argitaletxea prest egongo litzateke Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketan parte hartutako ipuin onenak Literotura bilduman argitaratzeko.
"Pasau dira 12 urte Basaurikoa egin zanetik eta gizartea be aldatu egin da" dino Alvaro Rabelli Zertukoak. Bere esanetan, Basauriko lehiaketak balio izan eban hurrengo belaunaldia literaturari egokonean zelan etorren ikusi ahal izateko. "Belaunaldi horretako batzuk profesionalak dira egun: Igor Estankona, Julen Gabiria, Mikel Taberna... Andrazko idazle asko izan ziran azkenak, Irati Goikoetxea eta hainbat eta hainbat, oin lan potoloak ateraten hasi diranak". Gizartea aldatu da eta oin beste kezka batzuk dagoz. Sexuagazko hartu-emona be aldatu egin da. Ikusiko da zelan islatzen dan hori narrazino lehiaketan.
Erotismoa euskeraz
Gizartearen aniztasuna eta erotismoaren ugaritasuna jaso, eta bizitzaren alderdi hau be euskeraz bizi eta gozatuteko aletxoa ipini gura dau lehiaketeak. Momentuz narrazino gitxi heldu badira be, Bizkaia eta Arabako lurraldeetako edade espektro zabalekoak dira egileak.
Literatura erotikoa idaztea gatxa dala, mito bat baino ez da Rabelliren ustez. "Ez da beste edozein narrazino baino gatxagoa. Azken baten idaztea da. Emoten dau oso bide estu baten ibili behar dala, literatura erotikoak asko mugatzen dauala, baina ez dauka zertan mugatu. Zientzia Fikzinoa, edo historikoa, edo gaur gaurkoa izan daiteke. Nik uste dot barne biluzte bat dala, eta hor ikusten da ia biluzteko gai garan. Erronka polita da". Alde biko erronkea. Alde batetik barne biluzte sentimentuagaitik, eta bestetik, hizkuntzara eroan behar dalako sentimentu hori.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|