Arantzazuko Bildu Kultur Batzordeak, sanmartinetako IX. bertso afaria antolatu dau zemendiaren 8rako. Afaria, 21:00etan izango da Arantzazuko Herriko Tabernan eta Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue bertsolariak kantauko dabez bertsoak.
Afarirako txartelak Arantzazuko Herriko Tabernan, Montero tabernan eta Igorreko Herriko Tabernan erosi daitekez hilaren 6ra arte, 20 euroko prezioan.
Bertsolariak
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994) kazetaria da. 12 urtegaz hasi zan bertsotan. Lea-Artibaiko Txapelketan 2012an kantau eban lehenengo aldiz, eta 2014an txapelduna izan zan. 2016ko Bizkaiko Txapelketako finalista izan zan eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu eban. 2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan botatako bertso bat biral bihurtu zan, Berri Txarrak-en abesti baten musikea erabili eban bertso horretan.
Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu, 1979) bertso irakaslea da. Magisteritza ikasketak ditu eta bertso irakasle lanetan ibili da hezkuntza arautuan. 9 edo10 urtegaz hasi zan bertso-eskolan. Larrabetzuko Itallen bertso-eskolako kidea da. Eskolarteko eta gazte sariketetatik pasata, 2002tik hasita Bizkaiko Txapelketako final guztietan egon da eta 2016an txapela eskuratu eban. 2005, 2009, 2013 eta 2017 urteetako Txapelketa Nagusietan finalaurrekoetara heldu zan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|