Hilaren 7an, iluntzeko 20:00etan, Igorreko Zineklubak Chloe Zhao zuzendariaren The Rider filma eskainiko dau Lasarte Aretoan.
Filmak Brady izeneko rodeoetako izar baten istorioa kontetan dau. Zaldi hezitzaile bikaina da Brady, Amerika sakonenean. Baina istripu larri baten ondorioz, medikuak debekatu egiten deutso barriro zaldi-gainean ibiltea, barriro jausi ezkero, hil egingo litzatekelako. Orduan bere bizitzaren esanguraz hausnartu beharko dau, identidade krisi sakonari aurre eginez.
Chloe Zhao
Chloe Zhao (Beijing, 1982) zuzendari eta gidoigilearen bigarren filma da The Rider (2017). Debuta zuzendari moduan, Sundanceko zinemaldian egin eban, Songs My Brothers Taught Me pelikuleagaz. The Rider filmak saria jaso eban Cannes-en, 2017an.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|