Jon Maia, bertsolari eta abeslariak, Gorka Hermosa akordeoijoleak eta Pitti gitarrajoleak Hezurbeltzak izeneko lana eskainiko dabe zemendiaren 8an, 21:00etan, Lasarte Aretoan.
Proiektuak, zuzeneko emonaldietan musikea gainditzen dauan hiru artisten uniberso propioa sortzean dau. Kantu eta testuetan, besteak beste, emigrazinoa, gizarteko personaje baztertuak eta horreen inguruko istorioak plazaratzen dira, poetikea, kritikea, umorea eta edertasuna buztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten barruan aurkeztuta. Jon Maiaren berbetan, "Hezurbeltzak proiektu musikal huts bat baino gehiago bezala ulertzen dogu guretik eta hau Euskal Herriko txoko guztietara heldu arazotea da gure grina".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|