Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Jon Enbeita eta Rafa Rueda pobreziaren aurkako kontzertuan

Caritas Arratiak, Pobreziaren Egunaren harira, alkartasun kontzertua antolatu dau datorren zemendiaren 15erako, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean, Kanta pobreziaren kontra izenburuagaz.
Hirugarren urtea da Pobreziaren aurkako Mundu Eguna, Arratian ospatzen dala, aurten be Caritas Arratiaren eskutik. "Egunak helburu bikotxa dauka. Alde batetik, gure artean dagoan pobreen egoerea azaleratu eta herri kontzientzia handitzea. Beste alde batetik, Bizkaiko pobrezia arlo zehatz bateri laguntza eskaintzea. Lehengo urteetan JEMA (Gazte atzerritar lagundu bakoak) eta prostituzinotik urten gura daben andrak lagundu badira, Harribide eta Askabide alkarteen bitartez, oingoan jantoki sozialen egoerea hartuko da kontuan" azaldu dabe Arratiako eleizatik.

Kantaldia
Jon Enbeitak, Rafa Rueda eta Txus Aranburu izango ditu lagun kantuan. Iraungo dut bere azken diskoaren kantak eta aspaldiko kanta klasikoak kantauko ditue. EALE jantza taldeak, Igorreko Andra Mari abesbatzak eta Arratiako KTko abeslariak be hartuko dabe parte alkartasun kontzertuan.
Gainera, Genma Orbe igorreztarrak eta Caritaseko langileak, jantoki sozialetan egindako lanaren testigantza personala emongo dau.
Sarrereak ez dauka prezio finkorik, borondatea izango da, aforoa bete arte, eta batutako diru guztia Bizkaiko jantoki sozialetara bideratuko dau Caritasek. Ekitaldiak Bedia eta Zeanuriko udalen babesa dauka.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD