Zemendiaren 22an, 19:30ean Igorreko Lasarte Aretoan izango da estrenaldia. Itzuliko naiz Konplizeak taldeko kideak sortutako lana da. Igorreko taldeak, sortu zanetik ia urtero estrenau egiten dau lan barriren bat, arrakasta handiz.
Itzuliko naiz lanak Areatzako bainuetxean topo egiten daben bost andraren arteko solasaldia dakar. Jatorri desbardinetako andrak dira; Bolivia, Kenia, Tailandia eta Euskal Herriko andra bi, bizimodu eta bizitzaren ikuspegi diferenteak dituenak.
Lana sortzea eta taularatzeaz gainera, taldeak berak egiten ditu jantziak eta atrezzoa.
Konplizeak
Taldea 2014an sortu zan Igorreko Emakumeen arteko Topaketa Interkulturaletatik; izena, hainbat lan sortu eta antzeztu ostean ipini eutsien. Antzezlan baten Uxue Alberdiren Konplize ditut eta bertsoak kantetan ebezan eta hortik hartu eben.
Marisol Calzada, Marta Iza, Maite Intxaurbe, Soraya Lizundia, Maria Rekagorri eta Bego Uriarte dira taldekideak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|