Zemendiaren 22an ospatuten da Zezili Deuna, musikearen zaindariaren eguna eta horren harira kontzertu eta emonaldi ugari egongo dira egunean bertan eta aurreko eta osteko egunetan.
Areatzako Bandak, abesbatzak, Musika Eskolako ikasleak eta beste hainbat musikarik eskainiko ditue estilo askotako entzunaldiak.
Arratiako Musika Eskolako ikasleak izango dira gehien ospatuko dabenak eguna. Izan be, euren jaialdia 21ean izateaz gainera, Areatzako Banda eta Luis Iruarrizaga Abesbatzaren emonaldietan be izango dira, hilaren 22 eta 23an, hurrengoz hurrengo.
Zezili Deunaren bezperan, eguraldiak lagundu ezkero, kalejirea egingo dabe Arratiako Musika Eskolako ikasleak Arteatik 18:00etan. Txarra egin ezkero, eleizan egingo dabe emonaldia.
Hurrengo egunean, zemendiak 22, 20:00etan, Paula Perez Buenoren zuzendaritzapean, Areatzako Bandak kontzertua eskainiko dau eleizan. Musikariakaz batera, Musika Eskolako txistu, flauta, klarinete, saxo eta pianoko ikasleak joko dabe.
Hilaren 23an barriz, 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean musika koralagaz da hitzordua. Luis Iruarrizaga Abesbatza, Begoñako Garaizarko Matsorriak Abesbatza, Musika Eskolako Lemoa eta Igorreko Tailer eta Hizkuntza musikaleko ikasleak eta ludotekako umeak izango dira han. Igorreko abesbatzakoak estilo desbardinetako kantak kantauko ditue; Elberdinen Kyrie eta Ken Zazpiren Noizbait, berbarako.
Beste estilo batzuk
Tabernetan be egongo dira kontzertuak. Artean, Azaro Musikalean, hilaren 22an Izar Zuri tabernan, 20:30ean, Rusted gitarrajolea egongo da eta hilaren 29an, Ustrukue tabernan ordu berean Los Cosmeticos punk rock taldeak joko dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|