Arteako Azaro Musikalaren bigarren hamabostaldian, Zezili Deuna musikearen zaindariaren egunak hartzean dau protagonismo berezia. Holan Arratiako Musika Eskolako ikasleak eta Arteako eskolako umeak musikea ospatuko dabe jaialdi bitan.
Izan be, hilaren 21ean, Musika Eskolako ikasleak 18:00etan batuko dira Kultur Etxeko Aretoan kalejiran urteteko prest. Kultur Etxetik, plazarantza abiatuko dira eta handik Batzokira kaminotik. Batzokiko parkinean, abesti batzuk kantau eta handik barriro Kultur Etxera txokolatea jateko.
Hurrengo egunean, barikuan eskolan izango da jaialdia 15:00etan. Eskola-umeak taldeka, kantau, musika tresnak jo edo koreografiak eginaz disfrutau eta disfrutau arazoko dabe musikeagaz. Egun berean, iluntzeko 20:30ean, Rusted egongo da Izar Zuri tabernan.
Azaro Musikala beste kontzertu bategaz zarratuko da. Hurrengo barikuan, hilak 29, Los Cosmeticos taldearen kontzertua egongo dan Ustrukue tabernan 20:30ean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|