Teatro Paraiso konpainiaren Nomadak atzezlana eskainiko dabe zemendiaren 30ean, 17:30ean, Igorreko Lasarte Aretoan. Hiru eta bost urte bitarteko umeai dago zuzenduta, eta umeak espazio eta denporeagaz zelan erlazinonatzen diran galdetu eutseen euren buruai, eta matematika, geometria eta arkitekturearen oinarriakaz egin eben topo. Proiektuari Maushaus arkitektura lantegia batu jakon eta istorioa eregiten hasi ziran Rosa A. Garcia eta Koldo Uriarte egileak.
Charlotte Fallon-en zuzendaritzapean, Rosa A. Garcia eta Ainara Unanue izango dira aktore lanetan.
Nomadak antzezlana, Espainiako Antzerki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdi Sareak gomendautako ikuskizuna da eta Feten Jantzi onenari saria jaso eban 2015ean.
Sinopsia
Munduan zehar leku batetik bestera ibilten dira andra ibiltari bi. Egun baten, sorpresaz betetako leku bitxi, desordenau eta kaotiko batera heltzean dira eta han zainduko daben arrautza erraldoi bat topauko dabe. Eszenalekuak, naturaltasunez, arkitektura, geometria eta matematika sortzean ditu. Bitartean, arrautzearen barruko bizitzak taupadaka jarraituten dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|