Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Poesia topagunea Igorreko Udal Liburutegian

Zemendiaren 29an, 20:00etan, Olerki Topagunea Udal Liburutegian izenpean, hainbat rapsodak euren eta poeta ezagunen poemak irakurriko ditue, flautearen musikeagaz lagunduta, "giro magikoa" sortuteko. Ekitaldi honegaz, Igorreko Udal Liburutegiak, Fair Saturday, kulturaren aldeko ekimenagaz bat egiten dau.
Pablo Cabañasek, Ana Juezek, Maria Jose Dominguezek eta Eduardo L. Diazek "Zuhaitz", irakurriko ditue euren poemak eta Angela Figuera, Idoia Carramiñana, Blas de Otero, Joseba Sarrionandia, Igor Estankona, Gloria Fuertes, Blanca Sarasua, JM Gabriel y Galanen poemak. Flautea joten Mikel Iglesias izango da.

Kultura konsumiduteko eskubidea
Kultura konsumidutea danon eskubidea dala gogora arazo gura dabe liburutegitik. "Ekimen honen helburua, arlo desbardinetako kultura zabaldu eta konsumidutea da, eta kultura erabiliz mundua hobetu, guztion helburua dalako mundu hobean bizitea, baita guztion eskubidea be. Kultura, bera da, mundua aldatuten lagunduko deuskuna. Norberaren eta besteen kultura eta ohiturak errespetau, errespetau arazo eta zabalduz" azaldu deutso BEGITUri Irune Elexpe Igorreko Liburutegiko liburuzainak.
Mundua hobetuteko erremintea da kultura. "Esku artean daukagun altxor preziaduena dalako; kultura, mundua bezain zabala dalako; kulturak ez daukalako mugarik. Muga bakarra intolerantzia da. Ez dau bereizten kolorerik, hizkuntzarik, sexu, sexualidade edo beste edozein aukerarik. Kulturak, errespetuz erabili ezkero, dana errespetau arazo egiten daualako" gehitu dau Elexpek. Bere ustez, mundua hobetuteko, jaso dogun kultura kontuan hartuta, abangoardiara jo behar da, eta kulturaren "tendentzia barriak aurkitu, erabili eta erakutsi" behar dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD