Zemendiaren amaieran hasi eta Gabonetako programazinoagaz lotu arteko kirol eta kultura jarduerak prestatu dabez Zeberion.
Taekwondoak emon eutsan hasikerea egitarau potoloari, zemendiaren 30ean eta abenduaren 1ean egindako erntrenamentu ireki eta erakustaldi eta tailerragaz. Hurrengoak, Euskerearen Eguneko jarduerak izango dira: Peru Tximaluze liburuaren irakurketa jarraitua eta euskaldun barrien esperientzien kontaketea.
Lehenengo hamabostaldia
Lehenengo hamabostaldi honetan, musika entzun eta txangoak egiteko aukerea egongo da. Holan, hilaren 10ean, 19:15ean, Musika Eskolako ikasleak entzunaldia eskainiko dabe udaletxean, eta hilaren 13an, barikuan, Bilboko Areatzako izotz pistara joateko hitzordua daukie gazteak, 18:15ean, Gaztelekuan. Bariku horretan bertan, 19:30ean, Laudioko Santa Luzia Abesbatzak kontzertua eskainiko dau Ermitabarriko San Antonio Ermitan, herrian geratu diranentzat.
Domekan, hilak 15, Austarri Mendi Taldeak Jaizkibeletik Donostiarainoko mendi martxea antolatu dau. Goizeko 07:30ean, plazan batuko dira partaideak. Eguerdiko 12:00etan, umeen pelota partiduak egongo plazako frontoian eta 19:00etan, Arratiako Tranbiaren erakusketearen inaugurazinoa udaletxean. Jon Urutxurtu historialariak kontauko dau tranbiaren historia.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|