Abenduaren 12an, iluntzeko 20:00etan, Igorreko Zineklubak Pawel Pawlikowski zuzendari poloniarraren Cold War (2018) film dramatikoa eskainiko dau Lasarte Aretoan.
1950eko hamarkadan, Poloniak gerraoste gogorra bizi dau komunismo estalinistearen menpe. Wiktor Warski piano-joleak Zuzanna Lichón "Zula" abeslaria ezetuko dau, eta jatorri desbardin eta izakera bateraezinekoak diran arren, maitasun istorio gartsu eta korapilatsua biziko dabe, sasoi gogorretan.
Pawlikowski bere gurasoen benetako istorioan inspirau zan pelikulea egiteko.
Pawel Pawlikowski
Pawel Pawlikowski (Varsovia, 1957) zine zuzendari eta gidoigileak hainbat film egin ditu. Ida (2013) filmagaz ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria irabazi eban lehen lan poloniarra da. Igorren emongo dan Cold War pelikuleagaz ostera 2018ko abenduan, film onenaren eta gidoi onenaren Europako Zinemaren Saria jaso eban; Cannes-eko Zinemaldian Zuzendari onenaren Saria irabaztea lortu eban eta 2019ko urtailean, Zuzendari Onenaren Akademiako sarietarako izentau eben, besteak beste.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|