Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Korrontzi, Areatzako Banda eta Arantzarte Igorren

Abenduaren 14an, 20:00etan, izango da ikuskizuna Lasarte Aretoan. Korrontzi folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu eban 2004an. Bere helburua, euskal musika herrikoiari eta bere lurraldeko antxinako hots tradizionalai beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat emotea zan, trikitixan oinarrituta eta txalapartea edo albokea lango beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta. Sonoridade barri hau lortzeako, musika estilo modernoagoez inguratu eta beste batzuen artean, mandolinea, baju elektrikoa, kontrabajua eta perkusinoen laguntzea izaten dau; Lasarte Aretoan, Areatzako Bandarena be bai.
Areatzako Bandak bere ibilbideari 1983 urtean ekin eutsan, San Bartolome jaietako kontzertuan. Harrezkeroztik, kontzertu ugari emon ditu, musika estilo gehienak landuz: sortzaile handien lan sinfonikoen adaptazinoak, film doinuak, musika garaikidea... Baita pieza herrikoiak eta jantza doinuak be.
Korrontzik eta Areatzako Bandak jotako doinuak jantzatzeko, Arantzarte jantza taldea izango da eurekaz. Arantzarte jantza taldeak 45 urte beteten ditu aurten, euskal jantzak Arratiako belaunaldi barriai irakasten eta mundu osoko plaza eta eszenalekuetan jantzan egiten.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD