Zeanuriko Kultur Batzordeak Gabonetarako antolatu dauan egitarauan, Bizi dantza pailazo ikuskizuna eskainiko dau abenduaren 15ean, domekan 17:30ean, Zeanuriko frontoian. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek zemendian aurkeztu eben lan barria, Jon Maia eta Vanesa Castaño jantzariakaz alkarlanean. Sarrerak egun biz egongo dira salgai, udaletxe azpian. Abenduaren 2an herrikoentzat, 17:30etik 19:30era, eta abenduaren 3an, ordutegi bardinagaz, beste guztientzat. Abenduaren 4tik aurrera udaletxean bertan erosi ahal izango dira.
Jantzea bizitzako esparru danetara eroatea dau helburu ikuskizunak, barruko animalia plazara atera eta eurakaz jantzan egiteko konbitea luzatuten dabe Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 70 minutuko familia-antzerkian.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|