Jose Luis Urrutiaren Artzaintza Gorbeian. Milaka urteko lanbidearen iragana, oraina eta etorkizuna dokumentala aurkeztuko dabe abenduaren 20an, 19:00etan, Zeberioko udaletxean; 29an 18:30ean Zeanuriko San Isidro eleizan eta urtailaren 2an, 19:00etan Areatzako Udaleko Areto Nagusian.
Filmak lanbide zahar honen historia kontetan dau, "izan dituan aldiak, orainaldia eta batez be etorkizunari begirako aukerak".
Bertan, Gorbeian behar egiten daben artzainak agertzen dira; tartean Enrike Etxebarria, Puy Arrieta, Jon Etxebarria, Juantxu Astondoa, Antxon Iturriaga, Asier Urien, Gorka Perez eta Aitor Azkueta. Landa garapenean adituak, biologoak, politikariak eta beste profesional batzuk be agertzen dabez euren eretxiak, aldarrikapenak eta proposamenak lanbidea ez daiten desagertu.
Dokumentalak artzaintzak mendietan daukan garrantziaz konzientzietako balio gura dau eta, etorkizunera begira, "artzaintza modernorantza bidea egiteko formulak aurkitzeko tresna" da.
Urteko sasoietako irudiak
Jose Luis Urrutia Bilboko idazle eta gidoigilea izan da dokumentalaren gidoiaren, zuzendaritzearen eta muntaketearen arduraduna eta Santi Yanizen droneakaz egindako irudiak be baditu dokumentalak. Artzaintzaren ziklo osoa jasoten dau filmak eta sasoiko lan desbardinak eta paisajearen aldaketak agertzen dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|